Armada inperialak Espainian izan zuen jarreraren ondorioz (Merlin-ek Gasteizen izandako eskuhartzea eta guzti), Miguel Ricardok egoerari buruz hausnartu eta gauzak birplanteatu zituen. Azkenik, Espainiako armadaren alde egitea eta bertan sartzea erabaki zuen. Jokaldi arriskutsua
zen, Napoleonen soldatu taldeen preso amai zezakeelako edo, okerrago, bizia galdu. Horregatik, bere etxe-jauregian giltzaperatu zen eta 1808ko abuztuaren 8an testamentua egin zuen.

Hala, Arabako Agiritegi Historikoan gordetzen den 9899. protokoloan haren azken nahiak irakur ditzakegu. Lehendabizi, Karmengo Ama Birjinaren abituarekin beztiturik eta intsignia militarrekin apaindurik, leku sakratu batean ehortzia izatea. Bigarrenik, haren arimaren aldeko mezak eta otoitzak egitea. Hirugarrenik, haren osaba- izebak testamentu betearazleak izatea. Eta azkenik, José Ignacio, María Rosario, María Antonia eta María Escolástica neba-arrebak haren oinordeko bakar eta unibertsalak izatea. Hala eta gustiz ere, Gonzalo Serrats biografikoak emandako dokumentu argitaragabeko batek ezagutzera eman du biharamunean José Ignacio anaia izendatu zuela oinordeko bakar eta unibertsal.

Behin izapide hori konpondu eta Loreto emaztegaiarekin ezkontza atzeratu eta gero, Miguel Ricardo Madrilerantz abiatu zen. Haren bizian garai berria hastekotan zegoen.