XIX. mendearen hasieran Frantzia Europako potentzia hegemonikoa zen. Haren buru, Napoleon Bonaparte zegoen (1769-1821), Korsikako ofizial gaztea; haren garaipen militarrek karrera politiko ezin azkarragoaahalbidetu zioten, urte gutxiren buruan artilleriako ofizialaizatetik (1793) Frantziako enperadorea izatera iritsi baitzen.

Bien bitartean, Espainia hasiera batean haren figura eta Europan lortutako garaipenak mirestetik mesfidantza handiz ikustera igaro zen, Frantziarekin ezarri nahi izan zuen satelizazioa zela eta. Harekin egindako itunak Espainia bultzatu zuen Ingalaterrarekin hainbat liskar izatera; gatazka horiek ez zioten mesederik egin ezertan ere eta 1805ean flota galtzailea ekarri zuten Trafalgarren.

Espainia herrialde nekazaria zen, industria gutxi zuena; gainera, estamentuz osatutako gizarte bat zuen eta kultur atzerapen nabarmena, Europako beste herrialde batzuekin alderatuta. Nolanahi ere, artean inperio kolonial zabal-zabala zuen eta horrek, barne ezegonkortasun politikoari eta errege-erreginen maneiagarritasunari lotuta, Napoleonengan piztu zuen Espainiako erregetzaz eta espainiar baliabideez kolpe bakar batez jabetzeko asmoa.