1805eko urriaren 21ean, Cadiztik abiatuta, Frantzia eta Espainiako flota batek Britania Handiko itsas armadari aurka egin behar izan zion. Hala, 33 itsasontzirekin (15 espaniarrak eta 18 frantsesak) kopuru aldetik handiagoa zen 27 itsasontzi zituen flota ingelesa baino. Hala eta guztiz ere, gutxiago izan arren, ofizial ingelesen abileziak eta marinel nahiz artillarien trebeziak aldea berdintzen zuten.

Flota aliatuan hiru tsasontzi nagusi zeuden. Villanueve almiranteak zuzentzen zuen “Bucentaure” itsasontzia; Ignacio María Alaba buru zuen “Santa Ana”; eta Federico Gravina teniente jeneralak (1756-1806) gidatzen zuen eta gazteluan Miguel Ricardo buru zuen “Principe de Asturias” itsasontzia.

Gizonen adorea, kemena eta sakrifizioa gorabehera, flota aliatuak modu deskoordinatuan jardun eta oso garesti ordaindu zuen. Borroka lazgarri eta bortitzeko ordu batzuk igaro ondoren, itsasontzi aliaturik gehienak sutan zeuden edo aurkariak hondoratuta edo harrapatuta. Borrokan erakutsitako kemenagatik eta itsasontzia onik ateratzeagatik, Miguel Ricardo fragatako kapitainaren mailara igo zuten. Dena dela, harentzat trantze latza izan zen; izan ere, Trafalgarrek marinelen belaunaldi bikaina desegiteaz gain, urteetan flota indartsua sortzeko egindako ahaleginak hutsaren hurrengo bihurtu zituen