Madriletik ihesean ari ziren tropa inperialekin batera, milako gurdik eta animaliak osatutako karabana izugarri bat iritsi zen Gasteizera. Ondorioz, hiriak gainezka egin zuen konboia osatzen zuten ibilgailuen, zaldien eta pertsonen kopuru handia zela eta.

Ekainaren 21ean artean ere konboi horren zati handia zegoen gure hirian. Konboian objektu eta ondasun ugari garraiatzen ari ziren, adibidez ekipaje militarrak, artilleria, dokumentu ofizialak, armadaren dirua, bitxiak, liburuak, arropa, altzariak, elizak arpilatzetik ateratako artelanak eta errege bildumak.

Durana erori zenean, Frantziara joateko errege bideak ematen zuen ihesbidea itxita geratu zen. Iruñerako bidea hartu beharra zegoen nahitaez; bide hori, ordea, ez zen batere egokia gurdientzat. Horrela bada, hainbat gurdi irauli eta ilarak sortu ziren; izuikara orokortuz joan zen. Armada aliatua iristean, lapurreta eta arpilatze kolektiboa sortu zen; horrek, dena dela, armada inperiala hondamenditik salbatu zuen, haren jazarpena eten baitzen.