Argantzuneko zubia: indar aliatu heren baten pasabidea, “Argantzuneko zulora” abiatuta.
Jundizko gaina: kokapen honetatik José I.ak eta Jourdan mariskalak borrokaren lehendabiziko faseak ikusi zituzten.
Margarita: bi bandoetako frantsesen arteko borroka tokia.
Lermanda: bi bandoetako alemanen arteko borroka tokia.
Ariñiz: Tropa inperialek erresistentzia gehien erakutsi zuten udalerrietariko bat, haren morfologiaz baliatuta.
Trespuentesko zubia: aliatuek babesik gabeko puntu horretatik zeharkatu zuten Zadorra.
Billodako zubia: tropa aliatuen pasabidea.
Zuhatzuko irtengunea: bateria inperialaren kokagunea; leku honetan gerrako artilleria borrokarik handiena izan zen.
Gamarra Nagusia: bastioi inperiala; toki honetan bi bandoek baja kopuru handia izan zuten.
Dura: Longaren tropek okupatu zuten eta horrek behin betiko itxi zuen Frantziara errege bidetik atzera egiteko aukera.
Santiago kaleko pasabidea: konboia trabatu zen tokia.