Bizitzan zehar Miguel Ricardo Alabak era guztietako karguak eta bereizgarriak lortu zituen. Napoleonen kontrako bi borrokarik garrantzizkoenetan egon zen ofizial bakarra izan zen: Trafalgarren eta Waterloon. Izaera adiskkidetsua zeukan, adimentsua zen eta heziketa onekoa; horrek guztiak haren garaiko pertsonalitate garrantzitsuenetariko batzuek adiskidea izatea ahalbidetu zion; hona emen adiskide batzuen izenak: Wellington, Talleyrand, Herbeheretako Guillermo II.a eta Frantziako azken errege-errgina. Halaber, zenbait monarkarekin ere harremanak izan zituen, hala nola Frantziako Luis XVIII.arekin, Ingalaterrako Jorge IV.arekin edo Errusiako Alejadro I.arekin.

Dominen zerrenda luzea haren garrantzi politiko eta militarraren erakusgarria ere bada. Adibidez, Britainia Handiko koroak emandako Bainuko Ordenaren Zaldun Apartaren bereizgarria; Holandako koroak emandako Willems-ko Ordenaren Gurutze Handia; edo Espainako koroak emandako Carlos III.aren Errege Ordenaren Gurutze Handia.

Haren izena eta figura Gasteizko zenbait tokietan agertzen dira. Gasteizko Guduari eskainitako monumentuan zaldi gainean agertzen da; Prudentzio María Berastegirekin batera aldundiaren jauregirako sarrera babesten du; Armagintzaren Museoan haren objetu pertsonal batzuk gordetzen dira; eta haren oroimenez jarritako kale izen bat dauka, emazteak bezala.

Hala eta guztiz ere, askorentzat figura ezezaguna da. Espero dezagun web horri honek balio izando duela gasteiztar horren garrantzi historiokoaren berri emateko, Europako benetako gizona izan baitzen.