Miñoiez gain, izan dira bestelako gorputz batzuk ere Diputazioarentzako laguntza zerbitzuetan jardun dutenak, gehienbat komunikabideen eta mendien zaintzan, eta batzuetan, isunak jartzeko ahalmenarekin hala bazegokion.

Zer esanik ez, ezagunena XVIII. mendean sortutako bat izan zen: Bidezainen Gorputza. Haren eginkizun nagusia, probintziako bide errepideak egoera onean mantentzea. Aritu zen, hala ere, bestelako zereginetan miñoiekin batera, adibidez ordena publikoa zaintzen, pasaporteak kontrolatzen, jakinarazpenak helarazten eta karlisten aurkako ekintzetan laguntzen. Gorputzaren 1848ko araudian hala ezarrita, bidezainak Miñoien Gorputzari atxikita geratu ziren, eta horrenbestez, foru poliziaren izaera aitortu zitzaien.

XVIII. mendearen amaiera aldean sortua bera ere, Mendizainen Gorputza hainbat aldiz aritu zen miñoiekin elkarlanean. Haren ibilbidean zehar behin baino gehiagotan deuseztatu, berrezarri eta izenez aldatutako gorputz honen araudiaren arabera, mendizainek mendiak, bideak eta ibaiak zaindu behar zituzten, ezkutuko egur mozketa eragotzi, suteak prebenitu eta eskaleak kontrolatu landa aldean.

Bi gorputzek beren izaera autonomoa galdu zuten 1930ean, urte horretan Miñoiekin bat eginda geratu baitziren, esandako lan guztiak eraginkortasunez beteko zituen Gorputz bakar bat eratu nahi zen eta.

Aipatuko ditugu, azkenik, Tronpeta Jotzaileak eta Txistulariak -Gorputzeko kideak 1980ra arte- eta Mazolariak, hirurak protokolo eta jai ekitaldietako zereginei lotuagoak. Izan ere, lehen biek solemnitatez janzten dituzte ekitaldi ofizialak zein jai ospakizunetakoak beren musikarekin, eta mazolariek, zilarrezko mazoekin eta janzkera berarekin.

Click edit button to change this text.