XIX. mendearen hogeiko hamarkadan, probintziako erakundeen egoitza izango zen eraikin baten beharra planteatu zen. Obrek 1832tik 1844ra iraun zuten, eta Martin Sarasibar arkitekto gasteiztarraren planoei jarraituz burutu ziren. Inaugurazio ekitaldi ofiziala 1844ko azaroaren 18an egin zen, egun horretan -Santa Katalina- Biltzar Nagusien ohiko bilkura izaten baitzen. Probintziako erakundeen beste bilera toki batzuk bezala, hau ere miñoiek zaindu eta, beharrezkoa bazen, defendatu ere egin behar zuten.

Eta 1873ko abenduan, karlistek Gasteizen aurka erasoko zutelako ustean, Domingo Baraibar miñoien komandanteak Diputazioaren Jauregia defendatzeko plan bat aurkeztu zuen, hiru punturi erreparatuta: defentsarako lanak, tropak eta hornigaiak. Aurreikusi zen, besteak beste, burdin hesiak jartzea ate-leihoen barnealdean, horma bat eraikitzea harmailadiaren buruan, balkoiak lur zakuekin gotortzea, enplegatu armatuen sail bat osatzea eta eraikinaren defentsaren buru jardungo zuen pertsona izendatzea. Horrez gain, 20.000 kartutxo eskatu ziren eta 150 gizon 8 egunez mantentzeko adina elikagai bildu ziren.

Azkenean, haatik, ez zen gertatu karlistengandik espero zen erasoa, baina Baraibarren planarekin beste behin berretsi zen Gorputzak betidanik Diputazioarengana erakutsitako fideltasuna.

Click edit button to change this text.